zoo

by zoo

/
  •  

1.
02:40
2.
03:51
3.
03:35
4.
05:22
5.
03:00
6.
05:52
7.
02:50
8.
04:13

about

credits

released January 8, 2016

tags

license

feeds

feeds for this album, this artist

about

ZOO Punta Del Este, Uruguay

ZOO batetan sartuko gira Bixente, Peio, Jon...eta zu...


Ekainan Donibane ziburuko gaztetxean,
Bergarako gaztetxean,
Uztailan Donaixtiko Txantxoenian, Hazparneko Bobenian

contact / help

Contact ZOO

Streaming and
Download help

Track Name: MAKAKAK
Mak ak kaka makakak
Zoo... batetan bizi gira denak
zezenak eta zuzenak
ikusgarriaren zai beti,
dhalia beltza betikotz hil bedi
Otso.... ak otsoei begira
hasten ahal da gezurren dirdira
“ama nola deitzen da hangoa?
Laztana jakiteko saldu zure zangoa!”
Chéru ta Joli, Lucet Morandini,
PPDA, Shneiderman Chabot Drucker Pujadas
Olivier Gisberg, Joffrain, Fourest, Karl Zero,
le petit journal de Yann Barthez,
Gilles Bouleau, Pascale Clarc, Claire Chazale, Saroia eta Xabier
eta gu ere denak kaiolan gira zuen
Mak ak kaka makakak
oholtza ez onartu, pantaila zirt, bozgorailua zart
tximino, giza bonobo
Zozo... nola bizi zaitezke Al quaida ezagutu gabe?
Bainan lasaitu, hurbildu, babestu ko zaitugu
ez izan hola herabe
Ertzo... nola bizi zaitezke konektatu gabe
Burumuinak urtzen, merkatua gurtzen
informazioan gira jaun eta jabe…
Dassault, Lagardère, LVMH, Robert Hersant, Rupert Murdoch, Martin Bouygue
Yves de Chaisemartin, Olivier Gerolami, Silvio Berlusconi,
Arianna Hufington, Mickel Bloomberg, Antonello Perricone, Belamino Garcia
eta gu ere denak kaiolan gira haien...
Track Name: KABALAK
Hiltegira doatzi kabalak
Lerroz lerro, bat bestearen gibeletik, lerroz lerro ta aintzina,
Faltsukerian bizi haiz, ta kartzela barneratua zauk ! Nehor inuxent, denak hobendun, zaku pizu hori pausazak !
Zertako duk behar ? Ikurren astintzeko? Mugi, bozka, mintza ta Kanapetik amesten dukana sal-erosteko, ez Ez duk
behar !
Hiltegira doatzi kabalak, pau, pau, pau, kopetetan saka balak
Ta gero gozo gozo, lepoan nabala, askatuko haut gorritzeko itsaso zabala
Pausoz pauso, behin ta betiko, Pausoz pauso oino ibiltzeko
Esklabo nahianta, hitzek burumuina pozoindatu haute, Beste dosi baten eske, gorputzaren oinaze ixilean
Neuronen mamian, plastikozko ultra-irudi honen xerkan Talisman balitz bezala, dilingo dukana lepo inguruan, ez Ez duk behar !
Sutan... oroitzen haiza fraile, gudari edo pilotariaz ?
Zitalkeriari kateatua, ordenagailuzko karkul jakintsu ta funtzio finei,
Arrisku neurtu ta ixtorio errepikora…estatistikaren pean zenbaki !
Laga hadi ene beso goxoetan, ez zinez Ez duk ezer behar !
Track Name: AXERIA
Apez batek zautan erakutsi nola aritu, xikitokan :
Garbi pentsatzen ari,pasajanta beha hadi
korajerik badukxikitokan has hadi
Ene etxean bi ardibiek lau beharri
enuk sekulan izanorain bezain egarri xikito
Aihen buenhendoi gure ahuntza aihen khoi
xikitokan ari direnak orophixa potik arduk hoi xikito
Oihaneko haltza haren peko hartza
harek elkhiko deik bai koskoiletako hatza xikito
Hur bazterrian harria gainean xoria
ikhusten deat hebeti kintaleko zorria xikito
Orhi puntan lanhu baratzian phorru ta uinhu
hebentik eta hona ehun mila morpiu xikito
Haintiko begila hunaintiko nabaila
errabia dakiala zankharteko kahaila xikito
Astoa zelaturik hi gainean muntaturik
ikhusi behar haigu alu bilhoz urkhaturik xikito
Txirlak baltsan alua, ze hatsa dukan
bart aratsean jan duka kuskia saltsan ?
zinka duna zinka hasi loditzen phintza
ta ohartu noiz jautzatzi pito muthurreko zintza xikito
zakila xut, ta pxit zakila malgu xortan beden hamar segundu xikito
Haxeria doa bere zilotik Jarraiki ondotik haboro jakiteko sar uzku zilotik xikito
Bi karramarrok eraztuna 'ina marmoka batez urdailetako mina apalduen zirina xikito
Gozamenak lau zango Itzulipurdika bi lau 'do au 'do frango
plazera ahanztea dela khako kaka hiretako xikito
Untzak mokotik biloak ken betterak apezanak ene saldan hiriak ta denok kakeriari amen.
Xikito
Akerraren buztana xuta haren peko zilo hutsa
sarzak, sar sudurra eskapa ez dakion putza xikito
Erregeren idiak uztarturik gorriz tintaturik
ehun urtez bizi behar adarrak uzkuti sarthurik xikito
Hantik eta hementik bi mendien arteko ortzadarra
sar dakiala gibeleko zilotik xikito
Bankulai ta akziodun fizta sakatzen digute irriz,
somport-eko uzkia oten dugun, masokistak bilakatu gira iduriz.
xikito
Xikitoka dioka xikito
ez hiz ez hortan kito
gure zirtolaiak badik oino
ehun kana pito xikito Kanbokoaren gisako, matxina ta salto
Nietzsche apezari atento
Hiru pitozko Tori Koito...XiKiTo !
Track Name: ZAKURRAK
Kixmi (Herri ipuina)
Duela aspaldi aspaldi aspaldi, gure mendi katearen altxoetan aurkitzen ziren hemen eta han zelai ta pagadi ...
ta Jentilak ari ziren omen lurrarekin trantzan beti.
Bat-batean, ekhialdetik laino bat hurbiltzen zetorrela ta jakin bage zer zen hua izua.
Lasterka joan ziren hemendik at, jatzartzerat, zaharrenetako zaharraren loa.
Kixmi Kiss my ass / jin zen bezala, uai jun dadila
Okerrak erran zuen, betezpalak palankez altxatuik
« - Ene haur maiteak! Sau gituk ! Sortu da Kixmi, zakurren arrazakoek errege berri dute Tximi !
-Nozitu ezin, garbi nazazie airatuik ! »
Erana egina amildegirat zuten eskaini ta beste guztiak hodeiaren disdiraz itsutuik
Harri baten azpian gorde ziren ta fini !
Fini, fini, ez oino fini, azken puntua oraindik ez ipini !
Kixmi Kiss my ass / jin zen bezala, uai jun dadila
Mendeetan lainoak lur osoa zuen estali Gris ta perde, pottolo ta pozointsu
Kristauen zintzura erretzen ke eta su Erortzen hasi ziren bailiran euli.
Suge aldakora ezin baita kali lurpetik atera ziren atzo baino kementsu
dupin guztietako zali, biharko arbaso zoli, Etzikoari hiru punttu... koño, bizirik gitxu !
Track Name: LAKASTAK
Haugi
Goizetik arrats panoptikoa Benthamek ez zian asmatu sare numerikoa
Bainan bai kalavera post-modernikoa Makina perfeitu anemikoa
Ahoa makur sorginduko dugu Merckel, Eurogrup ergel ta gu gaixo abel
Sekretua beldurra Voodoo Sekretu spektakulu Voodoo
Zonbiak biderka, hilak hamaika Lumpena haika, hemen da Voodoo
Haugi Nominum, haugi... Begizkoa behar diat igorri Zizareak begietan, lakastak ahoan
Haugi Nominum, haugi...Hirugarren begi gorri Sugeak ileetan, xangrea odolean
Iraultza, reforma, Formak itotzen badu funtsa
FMIari zilo bala ta horma ta gora Ta ora terrorismoa dio huntzak
Hirea baino anarkista duk nagusien praktika
Ezin uka, western huntan Sorginen herria dutela engranaian harria
Sekretu spektakulu Voodoo Sekretua beldurra Voodoo
Zonbiak biderka, hilak hamaika Lumpena haika, hemen da Voodoo
Haugi Nominum, haugi... Begizkoa behar diat igorri Zizareak begietan, lakastak ahoan
Haugi Nominum, haugi... Hirugarren begi gorri Sugeak ileetan, xangrea odolean
Track Name: ABRN MNDKUA
Naizena dakizutela uste dukezute Alta naizen guztia ez dakizue
Jakin nahi ? ...bah, agian ez, bainan hala ere Kondatuko dautzuet,
unibertso guztia nahi nukela erre Afrusago agertuko natzaizue, bainan ene eltzekaria
goxoago izango da orduan
ere...
Gaztetan ezagutu nuen Minie Mouse ta mila promesen artean maitatu ginen sakon
Hat joango ginela, hoi egingo ginuela Bainan denborak maskara kendu zakon
Parke batetan Jack Destripatzailea urbildu zitzaidan ta belarrietatik
airean gora altxa ta ganitaikin lepoa fedekatu zidan xuxurlatuz : isil ta sinets
Etsit'uik kafe makinan Txanogorritxurekin egin nuen topo, irria zuen oso goxo bainan
Otso ta amatxo hil zituela bixkotxo bakarrik jateko Ondoko gelako zarrapotik Santa Klauss
manuak oihukatzen “nun da zorion?!” ta puroaren keak aurpegia gordetzen zion
idazkariaren ipurdiari aguna zerri honek zerion
Oldartu nintzen ta Dupond et Dupont-nen kuadrillan sartu nintzen militantzian
Mugak, horiek ezartzen zizkiguten askatasuna ba, made in USA
Amaiera gabeko istorioari nirea eman nahi izan niolarik,
Herio Casanovak nire urkatzearen postala saldu nahi zidan
Hago hago, hik ere hartuko dituk hireak baita asto beltzarenak
Hora garaia Minie, madarikatzen haut Tori nire birika, zangoa, odola ta izerdia, Jan haudala hire b arneko krokodiloak !
Ta zu Jack, mendekioak ez badu ahalgea suntsitzen bainan emendatzen omen, erre zaitez zure marra zki puto horietan !
Ta zu Txano, malapartatua goxoki neuroleptikoz ito zaitez !
Ta zu Klauss, ba al dakizu zure azken konkistak Ebola zaukala?
Ta zuek bixkiak, ardiseme ustelak, hitz lausoen isurtzaileak, Arbasoek tortura zaitzatela !
Ta hi Herio, ene azken kantua botatuko hautalarik, oinetan tiroz, dantzaraziko haut!
Ta naizen bufoi hori, hilobi bazterean nuxulaik, zopa zurrupatzen duzielaik,
Txistua jotzen dixit, ta oholtza sutan uzten bukatu baino lehen ...
ABRN MNDKUA
Track Name: HARRAK
Maitasuna ( Assata Shakur)

Maitasuna da kontrabandoa Infernuan,
Burdinak jaten dituen
azidoa da maitasuna.
Baina zu, ni, eta biharra eskutik helduta,
uhainak bilakatzen gira,
ta marea gora doa.

Harriskua, har eskua
Maitasuna doa iraultza bultzaka
Segak bi aho ditu
Fusilak bi kanoi dauzka.
Harriskua, har eskua
Auspoan ufa, ikatzetik garra
Askatasunaz haurdun,
Konspirazio bat gara.

Maitasuna da kontrabandoa Infernuan,
Burdinak jaten dituen
azido bat da maitasuna.
Baina zu, ni, eta biharra eskutik helduta,
uste zuten lurperatu gintuztela
bainan ordez gure haziak erein zituzten.
Track Name: OREINA
Ura Isuririk (Herrikoia)

Ura isuririk sorginen bidean
dohaina bildu dut Bazko arratsean
gauaz Maddi nuzu, egunaz oreina
etxeko zakurrek xerkatzen nutena.

Xerka, txiki ta hausiki,
Xerka, zakur pito horiek beti mihaka

Jakes nun tuk orrak ez dizkiat senditzen
oihanpean kurri, oreina xerkatzen
Jakes deit zakurrak, salbazak arreba
ama nola sinets Maddi daitekela.

Jakes zakurreri hasi da xistuka
oreina hil dute kolpez hausikika
Jakesek kanitaz eman du pusketan
aseko ahal da Maddi gurekilan.

Xerka, txiki ta hausiki,
Xerka, zakur pito horiek beti mihaka

Afal, afal, Jakes ni nuk hor lehena
ene haragiaz beterik dupina
Ama sala zolan nigarra begian
puñala sartu du bere bihotzean.